Edukira joan

Konjuntzio handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko Konjuntzio handiaren argazkia, gertatu baino bi egun lehenago.

Konjuntzio handi bat Jupiter eta Saturno planeten arteko konjuntzio bat da. Bi planetak zeruan elkarrekin agertzen direnean gertatzen da.[1][2]

Konjuntzio handiak arraroenak kontsideratzen dira, eta "begi hutsezko" planeten arteko konjuntzioen artean dizdiratsuenetako eta hurbilenak (hau da, izotzezko erraldoiak barne hartzen dituzten konjuntzio are arragoagoak kontuan hartu gabe, ahulegiak baitziren teleskopioa asmatu arte aurkituak izateko). 20 urtean behin gertatzen dira, gutxi gorabehera, Jupiterrek Saturno bere orbitan "harrapatzen duenean".[1]

Zeruko mekanika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez beste, konjuntzio handiak 19,859 urtean behin (365.2500 egun) gertatzen dira. Jupiter eta Saturnoren periodoak egunetan erabiliz, zenbaki hau 1/(1/4332,59 1/10759,22) = 7253,46 formularen bidez kalkula daiteke. Denbora horretan Jupiterrek, Eguzkitik ikusita, Saturno "aurreratzen" du, Jupiterrek duen 11,9 urteko eta Saturnoren 29,5 urteko orbitaren efektu konbinatuaren ondorioz[oh 1][3]

Noizbehinka, denboraldi batean konjuntzio handi bat baino gehiago dago, oposiziotik behar bezain gertu gertatzen direnean. Honi, konjuntzio hirukoitz deritzo. Konjuntzio handirik gertukoena 2020ko abenduaren 21ean izan zen. 2020ko konjuntzio handian zehar, bi planetak, zeruan, gutxienez 6 arku-minutuz bananduta egongo ziren, 1623tik bi planeten artean gertuena[4].

Konjuntzio-eremu handiak planeten norabide berean biratzen dira, gutxi gora-behera lau mendetik behin bira oso baten seirena, honela, lau mende inguruko ziklo batean konjuntzio bereziki estuak sortuz. Zehazkiago, konjuntzio bakoitza serie batean zeruan kokatzeak, batez beste 16,3 gradutan handitu beharko luke luzeran, ziklo oso bat eginez, batez beste, 2.634 urtean behin. Aldiz, martxoko ekinoziotik ekialderako luzera neurtzeko konbentzioa erabiltzen badugu, kontuan izan behar dugu martxoko ekinozioa 25.772 urtetik behin zirkulatzen dela; beraz, modu horretan neurtutako luzerak pixka bat azkarrago handitzen dira eta zenbaki horiek 17,95 gradu eta 2.390 urte bihurtzen dira[3].

Saturnoren orbitaren planoa 2,485 gradu okertua dago Lurrarenarekin alderatuta eta Jupiterrena 1,303 gradu da. Interesgarria da bi planeten goranzko nodoak antzekoak izatea, 100,6 gradu Jupiterrentzat eta 113,7 gradu Saturnorentzat, eta, beraz, Saturno Lurraren orbita planoaren gainetik edo azpitik badago, Jupiter ere hala dago (hau, neurri batean, Lurraren orbita, planeta handi guztiekiko zeiharra egotearen ondorio da). Jupiter eta Saturnoren orbitaren inklinazio norabideak zentzuz ondo lerrokatzen direnez, hurbilagoko konjuntzioetatik Saturnoren orbitaren inklinazioa (2.485°) ken Jupiterrena (1.303º) baino askoz okerragoa izatea espero da. Izan ere, 1 eta 3000 urteen artean, 1,3 graduko gehieneko distantzia egon zen 1306 eta 1940an[3][4].

Konjuntzio handi ezagun batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johannes Keplerrek, 1603ko konjuntzio handia aztertzean, Belengo Izarra konjuntzio handi bat izan zitekeela pentsatu zuen. Jupiter eta Saturnoren konjuntzio hirukoitz bat K.a. 7an gertatu zela kalkulatu zuen (-6, urteetako zenbaketa astronomikoa erabiliz)[5]. Azken konjuntzio hirukoitza 1980 eta 1981ean gertatu zen[6], hurrengoa 2238 eta 2239an izango den bitartean.

Krakoviako Akademiako astronomoek (Jan Muscenius, Stanisław Jakobejusz, Nicolaus Schadeck, Petrus Probosczowicze...) 1563ko konjuntzio handia ikusi zuten, Alfontsotar Taulak (eredu geozentriko batean oinarrituak) Pruteniar Taulekin (heliozentrismo kopernikarrean oinarrituak) alderatzeko. Pruteniar tauletan, astronomoek Jupiter eta Saturno elkarrengandik hain gertu aurkitu zituzten, Jupiterrek Saturno estali zuela (banaketa angeluarra 6,8 minutukoa zen 1563ko abuztuak 25ean). Alfontsotar taulek, konjuntzioa, beste egun batean ikusi behar zela iradoki zuten, baina Alfontsotar taulek adierazitako egunean, angeluen banaketa, 141 minutu osokoa izan zen. Krakoviako irakasleek, kopernikar iragarpen zehatzenak jarraitzea iradoki zuten, eta, 1578 eta 1580 artean, Valentin Fontanik, kopernikar heliozentismoari buruzko hiru hitzaldi eman zituen.

Planeten eta euren sateliteen itxuraren simulazioa.

2020ko konjuntzio handia 1623tik gertuen dagoena izango da, eta lehen hiru milurtekoetatik zortzigarrenik hurbilena, bi planeten artean gutxienez 6.1 arku minutuko tartea utziz. Konjuntzio handi hau, 1226tik Lurretik ikus daitezkeenetatik gertuena dagoena ere izango da. Elkartze heliozentrikotik zazpi astera gertatuko da, Jupiterrek eta Saturnok luzera heliozentriko bera partekatzen dutenean. Gertuen dagoen unea abenduaren 21ean gertatzen da, 18:22 UTC (19:22 Euskal Herrian), Jupiter Saturnoren hegoaldean eta Eguzkiaren ekialdean egongo denean. Honek, bi planetak ikuseremu teleskopiko berean ikusgai izango direla esan nahi du (euren artean laguntza optikorik gabe bereiziko diren arren). Hurbileneko gerturatzean, bi planetak, begi hutsezko objektu bitar bat direla dirudi. Iparraldeko batez besteko latitudeetatik, planetak, hego-mendebaldeko zeruertzean 15° baino gutxiagoko altueran izango dira ikusgai Capricornus konstelazioan, eguzkia sartu eta ordubetera.

7541ean konjuntzio hirukoitza egongo da baina, gainera otsailaren 16an trantsito bat egongo da (Jupiterren itzalak Saturno pixka bat ilunduko du) eta okultazio bat egongo da ekainaren 17an (Jupiterrek Saturno estaliko du). Hala ere, hain luzera begira egindako kalkuluetan akatsak egon daitezke eta ez da ziurra zehaztasun horrekin gertatuko denik[6].

  1. Praktikan, Lurraren orbitaren tamainaren ondorioz, konjuntzio handiak sor daitezke 19,859 urteko batez bestekotik edo Eguzkian gertatzen diren denboratik hilabete batzuk igaro arte

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Keeter, Bill. (2020-12-15). «The ‘Great’ Conjunction of Jupiter and Saturn» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  2. «APOD: 2020 December 20 - A Volcanic Great Conjunction» apod.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  3. a b c «Jupiter-Saturn Conjunction Series» sparky.rice.edu (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  4. a b (Ingelesez) Hunt, Jeffrey L.. (2020-02-20). «1623: The Great Conjunction of Jupiter and Saturn» When the Curves Line Up (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  5. Burke-Gaffney, W.. (1937-12-01). «Kepler and the Star of Bethlehem» Journal of the Royal Astronomical Society of Canada 31: 417. ISSN 0035-872X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  6. a b (Ingelesez) «Great Conjunction 2020» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]